Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Windsorko etxea

Erresuma Batuko errege dinastia, Victoria II.a hil ondoren (1901) Hannoverko etxearen ondorengo izan zena. Hannover etxeko Victoria II.aren senarra, Albert printzea, Saxonia-Coburg-Gotha germaniar dinastiakoa zen jatorriz, eta haien ondorengoek germaniar tituluak jaso zituzten Alberten aldetik, harik eta Jurgi V.ak Lehen Mundu Gerran (1917an) titulu haiei uko egin eta bere dinastiari Windsor izena eman zion arte; hala sortu zen Windsorko etxea. Windsorko errege-erreginak Eduardo VII.a (1901-1910 bitartean), Jurgi V.a (1910-1936 bitartean), Eduardo VIII.a (1936), Jurgi VI.a (1936-1952 bitartean errege) eta Elisabet II.a (1952an erregina izendatua) izan dira; gaur egun Erresuma Batuko erregina den Elisabet II.aren ondorengoa Karlos printzea da.