Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wilson, James Harold

Ingeles politikaria (Huddersfield, Yorkshire, 1916 - 1995). Bigarren Mundu Gerran ekonomia aholkularia izan zen eta 1945ean diputatu izendatu zuten. Urte hartan New Deal for Coal liburua argitaratu zuen, meatzeak nazionalizatzeko laboristen plangintzaren oinarri izan zena. Gaitskell hil zenean alderdi laboristako lehendakari izan zen. “Britainia Handi berria” antolatzeko gizarte berrikuntzetan oinarritutako egitasmo bat moldatu zuen. 1964ko eta 1966ko hauteskunde orokorrak irabazi eta lehendakaria izan zen 1970 arte. Krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri gogorrak hartu zituen eta Europako Ekonomia elkartean sartzeko ahaleginak egin bazituen ere, ez zuen lortu; kanpo politikan ere arazo ugari izan zituen, besteak beste, Rodhesiak burujabetasuna aldarrikatu zuelako. Arazo haiek zirela eta 1970ean kargua galdu zuen. 1974an Lehen ministro izendatu zuten berriro, baina politika ekonomikoan izandako oztopoak zirela eta, 1976an dimisioa eman behar izan zuen.