Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wilson, Charles Thomson Ress

Britainiar fisikaria (Glencorse, Edinburgo, 1869 - Carlops, Pleeblesshire, 1959). Cambridgeko unibertsitateko irakasle eta Cavendish Laroratory-ko ikertzaile izan zen. Irradak, eguratseko elektrizitatea, X eta  izpiak eta ioiak aztertu zituen bereziki. Ionizazio ganbera bat asmatu zuen, zatiki ioituak ikusteko moduan jartzen dituen tresna. 1927an, Fisikako Nobel saria irabazi zuen Arthur H. Comptonekin batera. v Wilsonen kamera. Fis. Elektrizitatea duten zatikien bidea behatzeko erabiltzen den tresna. Lurrunaren kondentsazioaren bidez ikusten dira, kargaturiko zatiki bat kameratik igarotzen denean lurruna kondentsatu egiten baita ur tanta txikien antzera, eta hala ikuskor egiten da. Tresna hori erabiliz, 1932. urtean Anderson Estatu Batuetako fisikariak irrada kosmikoan positroia aurkitu zuen.