Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Willis, Thomas

Ingeles fisiologoa eta anatomista (Great Bedwyn, Wiltshire, 1621 - Londres, 1675). Ikasketak egin ondoren irakasle izan zen Oxforden. Nerbio sistemaren anatomia aztertu zuen batez ere, eta bere izena dute nerbio sistemako hainbat egiturak. Burmuina ere aztertu zuen. 1664. urtean Cerebri anatome, cui accessit nervorum descriptio et uses obra idatzi zuen.