Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wilkins, Maurice

Britainiar biofisikaria, jatorriz Zeelanda Berrikoa (Pongaroa, 1916 - Erresuma Batua, 2004). Birminghamen eta Cambridgen egin zituen ikasketak. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetan lan egin zuen atomo bonbetan erabiltzeko uranioaren isotopoen espektrografian. Britainia Handira itzuli zenean fisika biologikoa landu zuen batik bat. Besteren artean, molekulak ikertu zituen X izpien difrakzioan oinarriturik, eta haren ikerketa bati esker zehaztu ahal izan zen James Watsonek eta Francis Crickek proposaturiko DNA-ren molekularen egitura; 1962ko Medikuntzako Nobel saria lortu zuten hirurek.