Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wilkinson, John

Ingeles industria gizona (Clifton, Cumberland, 1728 - Bradley, Staffordshire, 1808). Metalurgiako lantegi bat sortu zuen eta han erabili ziren lehen aldiz metalurgiako teknika berriak. Bestalde, burdinezko ontzi bat sortu zuen, gobernuarentzat egiten zituen armak eta garraiatzeko, eta burdina zulatzeko tresna bat asmatu zuen, zilindroak eta kanoiak zehaztasun osoz zulatzen zituena; Watten lurrun lokomotiba egiteko oinarri-oinarrizkoa gertatu zen tresna hura.