Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Whitney, William Dwight

Estatu Batuetako hizkuntzalaria (Northampton, Massachusetts, 1827 - New Haven, Connecticut, 1894). Sanskrito hizkuntzako aditu handienetako bat izan zen bere garaian. Ikerketa talde zabal baten buru zela, Vedak itzuli eta argitaratu zituen, sanskritoaren forma zaharrenean idatziak, eta klasiko bihurtu den lan bat argitaratu zuen, Sanskrit Grammar (1879, Sanskritoaren gramatika). Bestalde, sanskritoaren hiztegi handi baten lankide izan zen, eta garai hartan Estatu Batuetako hoberena zen, ingelesezko hiztegi orokor baten argitaldari buru izan zen.