Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Whittle, Franck

Ingeles ingeniari aeronautikoa (Coventry, Warwickshire, 1907-1996). Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1936an Britainia Handiko Aire Armadako eskolan sartu zen, Cranwellen. Eskolan jet hegazkinari buruzko jakin-mina piztu zitzaion. 1930. urte inguruan turboerreaktorearen ideia landu zuen eta bere lehen patentea aurkeztu zuen. 1936an enpresa pribatu bat antolatu zuen, Power Jets, berak asmatutako motorra egiteko eta lantzeko. Whittleren motorrak bultzatutako hegazkinaren lehenbiziko hegaldia 1941eko maiatzean egin zen, Bigarren Mundu Gerran, Britainia Handiko aire armadarentzako gerra hegazkin berri baten saioetan. Gerra amaitu baino lehenxeago gerra hegazkin turboerreaktoredunak erabili ziren Alemaniako gudarostearen misilen aurkako ekintzetan.