Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

White, Patrick

Ingeles jatorriko idazle australiarra (Londres, 1912 - Sydney, 1990). Familiak Australian zuen etxaldean eta Londresko eskoletan eman zuen gaztaroa. 1939. urtean argitaratu zuen lehen eleberria, Happy Valley (Haran zoriontsua). Ondoren Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen. Horrek eragin zuen bere bigarren eleberriaren tonu iluna: The Living and the Dead (1941, Biziak eta hilak). 1945. urtetik aurrera Australian bizi izan zen, tarte handiak Estatu Batuetan eta Ingalaterran ematen bazituen ere. Nazioartean ospe handia lortu zuen Australiaren historian oinarrituta idatzitako eleberriekin: The Tree of Man (1955, Gizonaren arbola), Riders in the Chariot (1961, Gidariak gurdian), The Season at Sarsaparilla (1962, Egonaldia Sarsaparillan) eta The Solid Mandala (1966, Mandala sendoa). 1973. urtean Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.