Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

West, Morris

Australiar idazlea (Melbourne, 1916 - 1999). Melbourneko unibertsitatean egin zituen hizkuntza eta matematikako ikasketak. Irratian eta hainbat egunkaritan lan egin ondoren, 1955. urtean Italian hartu zuen bizilekua, Sorrenton. Arrakasta handiko eleberriak idatzi zituen: The Devil’s Advocate (1959, Deabruaren abokatua), The Shoes of the Fisherman (1963, Arrantzalearen sandaliak), The Ambassador (1965, Enbaxadorea), The Heretic (1970, Heretikoa), The Salamander (1973, Arrabioa), The Navigator (1976, Itsasgizona), Proteus (1979) eta The Claims of God (1981, Jainkoaren eskaerak). Lehen bi eleberriak zinemara egokitu dira.