Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

West, Mae

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Brooklyn, New York, 1892 - Hollywood, 1980). Bost urte zituela hasi zen antzerki lanak interpretatzen. Kabaretetan eta antzerkian lan egin zuen 1932an zineman hasi zen arte. Wamp-aren irudi berezia gauzatu zuen eta sentsualitate nabaria eta umore lotsagabea bateratu zituen. Bere karreran zehar arazo ugari izan zituen zentsurarekin; hala, 1926an adibidez, Sex lana estreinatu zuenean zortzi eguneko kartzela zigorra eman zioten, eta zinema uztera behartu zuten 1937an, gero 1970ean berriro itzuli bazen ere. Bestalde, eleberri eta komedia ugari idatzi zituen, eta antzerkian eta zineman antzeztu zituen haietako asko. Film nagusiak: She Done Him Wrong (1933), I’m No Angel (1933), Klondike Annie (1936), Myra Breekinridge (1970).