Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

West, Benjamin

Estatu Batuetako pintorea (Springfield, Pennsylvania, 1738 - Londres, 1820). 1760. urtean Italiara joan zen eta hiru urte eman zituen han. 1763. urtean Londresen izan zen erretratugile. Reynolds pintorearekin batean Londresko Errege Akademia sortu zuen eta erakunde horretako lehendakari izan zen 1792. urtetik aurrera. 1769. urteaz geroztik, Jurgi III.ak eskatuta, historia eta erlijio gaiak azaltzen zituzten koadroak pintatzen hasi zen Windsor jauregirako. Obra nagusiak: Sarah Ursula Rose, Wolfe-ren heriotza eta Heriotza zaldi zurbil baten gainean.