Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Webster, Wentworth

Ingeles euskalzalea (Uxbridge, Middlesex, 1828 - Sara, 1907). Donibane-Lohizunera joan zen bertako anglikanoen kapilau izateko. Osasun arazoak zituela eta, Sarara joan zen bizitzera. Websterrek argitaratu zuen Pierre d’Urteren Grammaire Cantabrique Basque (1712), 1900. urtean. Hari zor zaio, gainera, Altabizkarko kantuaren egileen auzia argitu izana. Baina lanik garrantzitsuena 1901ean argitaratu zuen Basque legends elezahar bilduma du. Horretarako, Sara inguruko pertsona zaharren ahotik elezaharrak jaso zituen, hitzez hitz, eta ondoren, ingelesera itzuli eta moldatu zituen. 1993an, euskarazko bertsioa argitaratu da, Xipri Arbelbidek paratuta, Ipuinak izenburupean (bi liburuki).