Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Weber, Max

Estatu Batuetako pintorea, errusiar jatorrikoa (Bialystok, Errusia, 1881 - Great Neck, New York, 1961). Familia judu bateko semea zen. 1891. urtean familia osoa Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Italian eta Frantzian egin zituen pinturako ikasketak eta, besteak beste Matissen ikaslea izan zen. Fauvismoaren eta kubismoaren ildotik betiere, Cézanneren eragina sumatzen da haren koadroetan. Judu kulturarekin zerikusia duten arte lanak egin zituen. Obra nagusiak: Chinese Restaurant (Jatetxe txinatarra), Essays on Art (Arte saioak) eta Primitives.