Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Walter, Bruno

Alemaniar orkestra zuzendaria (Berlin, 1876 - Beverly Hills, 1962). Ospetsu bihurtu zen Mozarten eta Mahlerren lanen interpretazioengatik. 1901. urtean Mahler-en laguntzaile izan zen Vienan, eta handik aurrera haren lanak eman zituen ezagutzera. Vienako operako (1901-1902), Municheko operako (1913-1922), eta Berlingo udal operako (1925-1929) zuzendari izan zen. Salzburgoko eta Edinburgoko musika jaialdien zuzendari izan zen. 1946. urtean Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua. Askotan zuzendu zituen Metropolitan operako orkestra eta New Yorkeko orkestra filarmonikoa.