Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Walpurgis

edo Walburga, Santa. Ingeles beneditarra (Sussex, 710 - Heidenheim, 779). Ingalaterran lekaime eginik Alemaniara joan zen, San Bonifaziok deituta. Anaia Wunibaldok Heidenheimen sortu zuen komentuko zuzendari izan zen. IX. mende bukaeran Eichstätt-eko elizara eraman zuten haren gorpua. v Jaieguna, maiatzaren 1a.