Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Walters, Charles

Estatu Batuetako zinemagilea (Pasadena, Kalifornia, 1911 - Malibu, Kalifornia, 1982). Dantzaria eta koreografoa izan zen Broodwayn. Komedia musikalean ari izan zen gehienbat eta genero horretako filmik bikainenetako batzuk egin zituen, Fred Astaire eta Ginger Rogers, Judy Garland, Gene Kelly eta Esther Williamsekin batera. Aipagarriak dira, besteak beste: Easter Parade (1948), The Barkleys of Broadway 32 (1949), The Belle of New York (1952), Summer Stock (1950), Lili (1953), Easy to love (1953), High Society (1956). Bi melodrama ere egin zituen: Torch Song (1953) eta Two Loves (1961).