Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Waldheim, Kurt

Austriar politikaria (Sankt-Andrä-Wördern, Austria Beherea, 1918- 2007). Vienako unibertsitatean ikasketak egin ondoren, Kanpo Arazoetarako ministerioan sartu zen. Kanadan ordezkari eta enbaxadore izan ondoren (1956-1960), Austriako ordezkari izendatu zuten Nazio Batuen Erakundean (1964-1968). 1968-1970. urteetan Kanpo Arazoetarako ministro izan ondoren NBEra itzuli zen eta Alderdi Popularreko hautagaia izan zen Austriako hausteskundeetan. 1971. urtean NBEko lehendakari izendatu zuten. 1982. urtean kargua utzi zuen eta Georgetown-go unibertsitateko irakasle izan zen. 1986. urtean, Bigarren Mundu Gerran nazien aldeko izan zelako salaketak gorabehera, Austriako lehendakari hautatu zuten.