Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Walcott, Derek

Antilletako idazlea (Saint Luzia, Antilla Txikiak, 1930). Trinidadeko uhartean hazi zen eta Jamaikako unibertsitatean egin zituen ikasketak 1950-1954. urteetan. Egungo ingelesezko poeta nagusietakoa da (Beste amodio bat; Poema hautatuak, 1964-1977; Omeros, 1990) eta antzerki idazle gisa ere nabarmendu da (Tximinoaren mendiko ametsak, 1972; O Babilonia, 1976; Azken ihauteria, 1989). Bere afrikartasunari uko egin gabe betiere, Antilletako lurra eta giroa eta bertako jendearen jatorri anitza ditu kantagai bere poemetan. Bostongo unibertsitateko literaturako irakaslea da. Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1992. urtean.