Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wagner, Otto

Austriar arkitektoa (Viena, 1841 - Viena, 1918). Vienan eta Berlinen egin zituen arkitekturako ikasketak. Van de Velderekin eta Sullivan-ekin batera, bizimodu modernoari ondo egokitu dakiokeen egitura soileko eta dekorazio apaleko arkitekturaren bultzatzailea izan zen. Haren lan ngusietakoa Vienako aurrezki kutxaren egoitza izan zen, beiraz eta atzairuz eraki zuena. Lan teoriko ugari idatzi zituen; haren garaian Vienako arkitektura eskola sortu zen.