Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wagner von Jauregg, Julius

Austriar osagilea (Wels, Austria Garaia, 1857 - Viena, 1940). Graz-eko medikuntza fakultateko irakasle (1889) eta Vienako unibertsitateko erietxe neurologikoko sendagile eta zuzendaria izan zen. Sifilisak eragiten duen elbarritasun orokorraren sendabidea aurkitu zuen malaria inokulatuz. Shock terapian eginiko lehen saiotzat hartua da lan hura, eta 1927ko Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen hari esker.