Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wagner, Fritz Arno

Alemaniako zinema argazkilaria (Schmiedefeld am Rennsteig, 1889 - Berlin, 1958). Pathé zinema etxean lan egin zuen; Parisen albistegietarako kameralari gisa jardun zuen. 1919an Berlina itzulirik, zinema espresionistako film bikainenen fotografiaz arduratu zen. Zuri beltzeko fotografian maisu izan zen; argia oso era berezian erabiltzen zuen, kontrastearekin jokatuz itzalak nabarmentzen zituela. Lang, Murnau, Pabst eta gisako zinemagileekin lan egin zuen. Filmak: Schatten (1923, Itzalak), Der müde tod (1921, Hiru argiak), M (1931), Das testament des Dr. Mabuse (1933, Mabuse Doktorearen testamentua), Schloss Vogelöd (1921), Der brennende acker (1922, Lurra sutan), Nosferatu (1922), Westfront 1918 (1930).