Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vulkano

Mit. Erromatar mitologiako pertsonaia, suaren jainkoa, Jupiter eta Junoren semea, Kako-ren aita. Etruriarren jainkoa bide zen, eta Erromak antzinatetik beretu zuen. Abuztuaren 23an egiten zen haren aldeko jaia eta, tradizioaren arabera, Erromako familia buruak arrain txikiak botatzen zituzten sutara Vulkano jainkoak suteetatik begira zitzan. Su suntsitzailearen jainkoa zenez, hiritik at eraikitzen zituzten haren aldeko tenpluak.