Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vries, Hugo de

Herbehereetako botanikoa (Haarlem, 1848 - Lunteren, 1935). 1878. urtean Amsterdamgo unibertsitateko irakasle izendatu zuten eta 30 urtez egon zen kargu horretan. Landareen hazierari buruzko teoria berria proposatu zuen, mutazioaren fenomenoa frogatu zuen eta 1886tik aurrera teoria honen ikerketa metodikoak bideratu zituen. Harena da Die Mutationstheorie (1901-1903, Mutazioen teoria) lan garrantzitsua.