Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vuillard, Edouard Jean

Frantses pintorea (Cuiseaux, Saône-et-Loire, 1868 - La Baule, 1940). Estilo intimistaren aitzindaria izan zen Pierre Bonnard-ekin batera. Maillarten lantegian lan egin zuen eta, geroago, Julian akademiako eta Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. Akademiatik atera ondoren “Nabis” abangoardia taldeko kide izan zen; hala ere bere estilo intimista gorde zuen. Teknika ugari erabili zituen: pastela, oleo pintura, tenplea, etab. Hasieran kolore argi leunak erabili zituen baina geroagokoetan kolore biziagoak ageri dira; Vuillarden konposizioari eta perspektibari Gauginen eta japoniar irudien eragina nabari zaie. Izadi hilak, etxe barneko eszenak, erretratuak eta loreak irudikatu zituen.