Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vonnegut, Kurt

Estatubatuar eleberrigilea (1952). Bere estilo arduragabeak eta idazgai berriek irakurle askoren arreta bereganatu du. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako Aire armadan borrokatu zen eta Dresdeneko bonbardaketan atxilo hartu zuten alemanek. Gertaera horri buruz idatzi zuen 5 Hiltegia (1969) eleberrian. Oxfordeko Unibertsitateko irakasle izan da. Lan nagusiak: Piano-jotzailea (1952), automatizazio modernoari buruzko satira bat; Katu sehaska (1963), munduaren amaierari buruzko fantasia bat; Jainkoak bedeinka zaitzala, Rosewater jauna (1965), diruzalekeriak jotzen duen fundazio filantropiko bati buruzko satira; Pailazokeriak (1976), Estatu Batuetako etorkizuneko lehendakari bati buruzko fantasia. Kontakizun laburren artean aipagarriak ditu Ongietorri tximinioaren etxera (1968), Zorionak, Wanda June (1979), Galapagoak (1985), Bizarurdin (1987), eta Hocus Pocus (1990).