Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Voltoire

Euskal idazlea (XVII. m.). 1642an, Tresora hirour lenguaietaqua francesa, espagnola eta hesquara (sic) liburu hirueleduna argitaratu zuen, Baionan. Hiru hizkuntza horiek ikasten laguntzeko egina zen liburua. Lehenago, 1620. urte inguruan, liburu bera argitaratua zen, Lyon-en, L’Interprect ou traduction du françois, espagnol et basque izenburupean. Elkarrizketez eta esaera zaharrez osatua da liburua, hiru zutabetan antolatua, eta zutabe bakoitzean hizkuntza bat duela.