Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Voroshilov, Kliment Efremovitx

Sobietar politikaria eta mariskala (Verkhneye, Errusia, 1881 - Mosku, 1969). Metalurgiako langilea zen eta 1903an alderdi boltxebikean sartu zen. 1917an Petrogrado defenditzen zuen batzordeko buru izan zen eta urte bete geroago, Stalinekin batean, Tsaritsingo defentsako zuzendaritzaz arduratu zen. Goardia Gorriko buruzagia izan zen 1919-1920 urteetan eta Denikin-en aurka borrokatu ondoren, Polonia eta Sobietar Batasunaren arteko gerran jardun zuen. 1925-1940. urteetan gudarosteko eta itsas-armadako komisarioa izan zen eta 1935. urtean mariskal izendatu zuten. 1941. urtean alemaniarren aurka borrokatzen ari zen iparraldeko fronteko komandante nagusia izan zen eta Leningradoko defentsa antolatu zuen. Sobietar Batasuneko ministroen kontseiluko lehendakariorde izan zen (1947-1943) eta Stalin hil ondoren, Sobiet Goreneko presidium-eko lehendakari (1953-1960). 1957an, Presidium-go beste kide batzuekin, Nikita Khrushchev agintari berria, bere postutik kentzen saiatu zen; hala ere, gertaera hori ez zen 1961 arte ezagutu, eta utzio zioten Voroshilovi postua mantentzen erretiratu zen arte.