Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vogler, Georg Joseph

Alemaniar musikagilea eta teorikoa (Pleichach, 1749 - Darmstadt, 1814). Txikitatik ikasi zuen biolina eta organoa jotzen. Beka bati esker Martinirekin osatu zituen ikasketak Bolonian. 1775. urtetik aurrera bigarren kapera maisu izan zen Mannheimen, eta 1776. urtean eskola bat sortu zuen han. 1786-1788. urteetan Stockholm-eko kapera maisu izan zen. 1807. urtean Darmstadt-en izan zen. Piano eta organo kontzertualdi ugari eman zituen Suedia, Espainia, Grezia, Afrika eta Armenian. Weber eta Meyerbeer ikasle izan zituen. Liburu asko argitaratu zituen musikaren teoriaz, Akustikari buruzko datuak (1801), besteak beste. Operak, kantatak, pianorako kontzertuak eta, batez ere, eliz musika idatzi zituen.