Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Viktor Amadeo IIIa

Sardiniako erregea 1773-1796. urteetan, Karlos Manuel III.aren seme eta ondorengoa (Turin, 1726 - Moncalieri, 1796). Absolutismoa sendotu zuen eta horretarako gudarostea berriro antolatu eta Frantziarekin hitzarmenak sinatu zituen. 1789. urteko Frantziako Iraultza gauzatu zenean, Sardiniako erreformazaleei aurre egin behar izan zien. Frantses gudarosteak Savoia eta Niza kendu zizkion eta, beraz, austriarrengana jo behar izan zuen. 1796. urteko Bonaparteren garaipenek Savoia eta Niza Frantziaren mende uztera behartu zuten, eta frantses soldadu talde bat Piamonten sartzea onartu behar izan zuen.