Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Viktor Amadeo Ia

Italiar militarra eta Savoiako dukea 1630-1637. urteetan (Turin, 1587 - Vercelli, 1637). 1630. urtean, Karlos Manuel I.aren ondorengoa zenez, Savoiako duke egin zuten eta Monferatoko lurren jabe bihurtu zen. 1635. urtean Frantzia, Mantua, Parma eta Modenarekin Espainiaren aurka borrokatzeko liga sinatu zuen eta aliatuen gudarosteetako buru zela, Tornaventon (1636) eta Molbandonon (1637) garaitu zituen espainiarrak.