Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vittorini, Elio

Italiar idazlea eta itzultzailea (Siracusa, 1908 - Milan, 1966). Florentziako La Stampa eta Solaria aldizkarietan idatzi zituen lehen kontakizunak. Bere lehen eleberrietan kritika zorrotza egin zion italiar gizarteari: Piccola borghesia (1931, Burgesia txikia), Il garofano rosso (1933, Krabelin gorria) eta Conversazione in Sicilia (1941, Elkarrizketa Sizilian). Ondoren Uomini e no (1945, Gizona eta ez), Il Sempione strizza l’occhio al Fréjus (1947, Gizarajoa Frejusi begi keinua egiten), Le donne di Messina (1949, Messinaren andereak), Diario in pubblico (1957, Egutegia jendaurrean) eta La città del mondo (1969, Munduko hiria). Bere garaiko Estatu Batuetako idazle asko ezagutarazi zituen Italian, baita haien zenbait obra italierara itzuli ere.