Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vischer

XV. eta XVI. mendeetako Nurenberg-eko eskultore familia. Brontzea lantzen maisua izan ziren.  v  Hermann Vischer (? - Nurenberg, 1488), Hermann Zaharra deitua, izan zen familiako lehen eskultore ospetsua, 1453an lantegia sortu zuena, eta haren seme Peter (Nurenberg, 1460 - Nurenberg, 1529), Peter Zaharra deitua, sendiko eskultore nagusia. Peter Vischer Zaharra gotikoko azken urteetakoa zen estiloz, baina Errenazimentuko zantzuak igertzen dira haren lan batzuetan. Egin zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste, Ernesto Saxoniakoa Magdeburgoko artzapezpikuaren hilobia (1495), Maximiliano enperadorearen hilobirako estatua txikiak, Innsbruck-en, eta, batez ere, Nurenberg-eko San Sebaldo elizako San Sebaldoren erlikia gordailua (1519), bere semeekin batera egin zuena.