Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Viñes Ibarrola, Jose

Nafar sendagilea eta idazlea (Iruñea, 1898 - Iruñea, 1987). Madrilgo unibertsitatean egin zituen medikuntza ikasketak. Zaragoza eta Soriako mediku nagusia izan ondoren Iruñeko sendagile nagusi izendatu zuten (1942-1968). Poliomielitisaren, kukutxeztularen, tetanosaren eta difteriaren aurkako ekinaldiak antolatu zituen 1964. urtean. Nafarroako unibertsitateko Medikuntza fakultateko Osasun eta Higieneko irakasle izan zen, bestalde. Obra nagusiak: Una epidemia de peste bucólica en el siglo XVI (1947) eta Alcohol, stress, cáncer (1957).