Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vincennes

Frantziako hiria, Val-de-Marne departamenduko hiriburua, Parisko hego-ekialdean, izen bereko basoaren iparraldean. 42.870 biztanle (1981). Industriagunea (etxeko tresnak, idazmakinak, fotografia tresnak, eraikuntza mekanikoa eta lurringintza). Aipagarria du, batez ere, izen bereko gaztelua, Filipe VI.ak hasi eta Karlos V.ak amaitua, Versaillesko jauregia egin zen arte Frantziako errege-erreginen egoitza izan zena. Gorteak gaztelutik alde egin zuenetik zeramika lantegi, gudari eskola eta arma fabrika izan zen. 1814 eta 1815. urteetan aliatuek setiatu zuten, eta 1924az gero gerra museoa da.