Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vindex, Kaio Julio

Galiar jenerala (68an hila). Lugdunensis Galiako erromatar probintziako gobernaria zen, eta Neron enperadorearen kontrako matxinada baten buru izan zen. 68. urteko martxoan hasi zen matxinada, eta haren ondorioz beste batzuk sortu ziren Espainian, Afrikan eta Egipton. Erromatar osteek Germanian garaitu zuten Vindex, eta honek bere burua hil zuen.