Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vinogradov, Ivan

Errusiar matematikaria (Miloliub, 1893 - Mosku, 1983). San Petersburgoko unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1918-1920 bitartean Perm-eko unibertsitatean irakasle izan ondoren Leningradoko Politeknikoan eta Matematika institutuan ikertzaile eta irakasle izan zen 1934 arte. Geroztik Moskuko unibertsitateko irakasle izan zen. Garrantzi handiko lanak egin zituen zenbakien teoria analitikoaren alorrean, eta Golbachen hipotesia (edozein zenbaki bikoiti zenbaki lehenen baturaz adieraz daitekeela) frogatu zuen. Lanik garrantzitsuenak: Batuketa trigonometrikoen metodoa zenbakien teorian (1954) eta Zenbakien teoriarako sarrera (1955). Matematika entziklopedia bat ere argitaratu zuen.