Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Viguria Ozta, Pascual Bernardino

(«Prantzisko Elizondarra» deitua). Nafar idazlea (Elizondo, 1871 - Donostia, 1932). Iruñean egin zituen eliza ikasketak eta 1894an apaiztu zen. Lizasoko erretore izan zen sei bat urtez eta 1902an kaputxinoen ordenan sartu zen. Obra nagusiak: Kristaua bere pont-elizan (1910), Eliz kantak (1926), Lore usaidun mamitsuak (1922), eta Lorategi berria (1932).