Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vigo, Jean

Frantses zinemagilea (Paris, 1905 - Paris, 1934). Oso haurtzaro gogorra izan zuen eta, neurri batean, horren eraginpean dago bere lana. Haren filmak gupidagabeak eta sarkastikoak dira, gizarte burgesa gogor astintzen eta amodioa eta iraultza elkartzen dutenak. Tuberkulosiak jota zegoen, eta gazte hil zen. Lau film besterik ezin izan zituen egin: A propos de Nice (1929-30), La Natation, par Jean Taris, champion de France (1931) dokumental laburra, Zéro de conduite (1933), haurrek helduen munduan bizi duten asaldura salatzen duena, eta L’Atalante (1934), marinelen bizitzari buruzko dokumental gisako bat. Zinemagile guztiz berezia zen Jean Vigo, frantses zinemak eman duen handienetakoa eta erabateko surrealista.