Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vilanova, Arnau

Valentziar mediku, astrologo eta alkimista (Valentzia, 1240 - Meditarraneoan, 1313). Bartzelonan eta Montpellier-en irakasle izan zen. Zenbait azido (sulfurikoa, nitrikoa, klorhidrikoa) bakartu zituela eta alkohol etilikoa lortzeko modua asmatu zuela uste da. Aragoiko Petri II.a erregearen medikua izan zen, eta Bonifazio VIII.a eta Klemente V.a Aita Santuek eta Sizilia eta Napoliko erregeek babestu zuten, Sorbonako teologoek eta Taragonako artzapezpikuak kondenatu zutelarik. Hainbat obra idatzi zituen: De venenis, Breviarium practicae, Novum lumen, Speculum alchimiae, De somniorum interpretatione, Raonament d’Avinyó (katalaneraz, 1301), De conservanda juventute et de retardanda senectute.