Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vigneaud, Vincent

Estatu Batuetako kimikaria (Chicago, 1901 - Scarsdale, 1978). Illinois eta Rochesterko unibertsitateetan egin zituen ikasketak, Illinois, eta Cornell-eko unibertsitateetako irakasle izan zen. Intsulina eta hipofisiak eta pituitariak jariatzen dituzten zenbait hormona ikertu zituen batez ere (oxitozina eta basopresina). Biokimikan egin zituen ikerketengatik Kimikako Nobel saria irabazi zuen 1955ean.