Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vieille, Paul

Frantses fisikaria, kerik gabeko sutautsaren asmatzailea (Paris, 1854 - Paris, 1934). Marcellin Berthelot kimikariarekin batera talka uhinei buruzko garrantzi handiko ikerketak egin zituen. Nitrozelulosa gai indartsu baina egonkortasun gutxikoa jaurtigaien bultzatzaile bihurtzeko ahaleginetan, zenbait gai disolbagarrirekin nahasiz B sutautsa asmatu zuen (1885). Hartatik sortu dira geroztik asmatu diren kerik gabeko sutauts eraginkor guztiak.