Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vidor, Charles

Estatu Batuetako zinemagilea (Budapest, 1900 - Viena, 1959). Alemaniako UFA produkzio etxean lan egin zuen eta 1924an Estatu Batuetara joan zen. The Mask of Fu Manchu (1932) izan zuen lehen film luzea. Columbia produkzio etxerako lan egin zuen, eta, besteak beste, Chopin, George Sand, Hans Christian Handersen eta Franz Liszt-en biografiak filmatu zituen. Gilda (1946) du filmik bikainena eta ezagunena. Beste film aipagarri batzuk: Blind Alley (1939), Cover Girl (1944), A Song to Remember (1945), Love Me or Leave Me (1955).