Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Victoria lurraldea

Antartikako ekialdeko lurraldea, Ross itsasoaren (ekialdean), Wilkes lurraldearen (mendebalean) eta Ross-eko izotz-hesiaren (iparraldean) artean. Lurralde menditsua da, 3.000 m-tik gorako sumendiak dituena (Erebus, 4.025 m). James Clark Ross britainiar esploratzailea izan zen lurralde horretara iritsi zen lehen europarra (1841).