Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Viktoria Ia

Britainia Handiako eta Irlandako erregina (1837-1901) eta Indietako enperadorea 1876-1901. bitartean (Kensington Palace, Londres, 1819 - Osborne, Wiht uhartea, 1901). Gilermo IV.aren iloba zen. Hemezortzi urte zituen erregina izendatu zutenean. 1840. urtean Alberto Saxe-Coburg-Gothako printzearekin ezkondu zen. Haren agintaldian Britainia Handia munduko herrialde ahaltsuena izan zen.