Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Verga, Giovanni

Italiar idazlea (Catania, Sizilia, 1840 - Catania, 1922). Lur jabe aberats baten semea zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen bere sorterriko unibertsitatean. Garai hartan idatzi zuen I carbonari della montagna (1861-1862, Mendiko ikazkinak) kontakizun obra. 1869. urtean Florentziara joan zen eta handik hiru urtera Milanen hartu zuen bizilekua. Luigi Capuana siziliar eleberrigilearen laguna izan zen. Capuanaren eta frantses naturalisten eragina nabaria da Eva (1873), Tigre reale (1873) eta Eros (1875) eleberrietan. 1880. urtean Vita dei campi (Nekazaritza eremuko bizitza) obra arrakastatsua idatzi zuen, verismoari jarraituz. 1881. urtean I Malagovlia (Malagovliarrak) maisu obra kaleratu zuen eta bertan siziliar familia behartsu baten gorabeherak islatu zituen.