Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vend鬽e, Luis Borboikoa

Frantes politikaria eta elizgizona, Mercoeurko eta Vend鬽eko dukea (Paris, 1612 - Aix-en-Provence, 1669). Vend鬽eko duke C閟ar Borboikoaren seme nagusia zen. Mazarini kardinalak Kataluniako erregeorde izendatu zuen 1649an. Vend鬽eren agintaldian (1649-1651) matxinada asko izan zen Katalunian, Gaztelako osteen aurkako guduetan galtzaile atera ziren, eta frantses politikak huts egin zuen. 1651n Mazariniren iloba Laura Mancinirekin ezkondu zen, eta hau 1657an hil ondoren apaiz egin zen. 1667an kardinal izendatu zuten eta Klemente IX.a Aita Santuaren ordezkari izan zen Frantzian.