Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vassiliev, Gueorgui

eta Sergei. Errusiar zinemagileak (Vologda, 1899 - Mosku, 1946 eta Mosku, 1900 - Mosku, 1959). Elkarrekin lan egin zuten beti. Film muntaketan ari izan ziren 1924az geroztik. 1934an Capaev egin zuten, errusiar abertzaleei buruzko epopeia lirikoa, mundu guztian arrakasta handia izan zuena. Geroztik molde bereko filmak egin zituzten, baina ez zioten aurrekoen mailari eutsi. Filmak: Spjas-caja krasavica (1930), Licnoe delo (1932), Volocaevskie dni (1938), Front (1943).