Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Dyke, Wooldbridge Strong

Estatu Batuetako zinemagilea (San Diego, Kalifornia, 1889 - Los Angeles, 1943). Griffithen laguntzailea izan zen Intolerance (1915) filmean. Western-ak egin zituen zinema mutuaren garaian eta, geroago, era guztietako filmetan aritu zen zuzendari. Kontalari bikaina zen, irudiaren sen handia zuena eta teknika maisutasun handiaz menderatzen zuena. Oso bizkor egiten zituen filmak eta ospetsu egin zen horregatik ere. Bestalde, maiz film kaskarrak konpontzeko edo berriro egiteko ardura izaten zuen. Filmak: The Pagan (1929), Eskimo (1933), Manhattan Melodrama (1934), The Thin Man (1934), San Francisco (1936), Marie-Antoinette (1937).