Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txerkes

iz. Kaukasoko iparraldeko herri bateko kidea. Hiru txerkes talde nagusi dira: Kuban haranaren erdialdean bizi diren txerkesak, 50.000 biztanle (1989), mendebaleko txerkesak edo adigeiak, Errusiako federazioko Adigeiko errepublikan bizi direnak, 123.000 biztanle (1989), eta ekialdeko txerkesak edo kabardinotarrak, Errusiako federazioko Kabardinoko errepublikan bizi direnak, 390.000 biztanle (1989). Txerkesak musulman sunniak dira. 1834tik 1859ra gogor borrokatu ziren errusiarren aurkako gerran. Gerra galdu ondoren txerkes askok uko egin zion kristautzeari eta Inperio Otomandarra erbesteratu ziren.